Infobeaz

SwiftFlats, maiatzeko Mentor Day-n saritua

Bizkaiko SwiftFlats startupak ekintzaileentzako maiatzeko Mentor Day lehiaketa irabazi du. UPV/EHUko  spin off honek garatu duen ikasleentzako ostatuak kudeatzeko plataforma bikaina iruditu zitzaien Tenerifen bildu ziren enpresari, inbertsiogile eta mentoreei.    

Swiftflats, Asier Ramos, Alexander Ramos eta Sergio Romerok izandako esperientzia pertsonalaren ondorioz sortu zen, zehazki beste herrialde batera ikastera joan zirenean ostatua aurkitzeko izan zituzten zailtasunengatik.

Hasierako ideia etxetik kanpo ikasi nahi duen edozein pertsonari segurtasun osoz ostatua erreserbatzeko aukera ematea zen. Proiektua aldatuz joan zen zerbitzu osoa bihurtu arte eta hainbat aukera ematen ditu: aireportura bilatzera joatea, helbururaino laguntzea, pisukiderik egokienaren profila zehaztea (zaletasunak, adina,hizkuntza, etab.)… .

Mentor Day irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da eta ekintzailetza bultzatzen du Kanarietan. Hilean behin Mentor Acelera week antolatzen du zenbait jarduerarekin. Oraingo honetan gizarte enpresak ziren gai nagusia.

SwiftFlat enpresa Ekonomi eta Lurralde Sustapena Sustatzeko Sailaren eta Beazen laguntza duen Zitek inkubagailuan sortutako enpresa da.

 

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA