Infobeaz

Startupentzako gida: “COVID19ren ondorioei aurre egiteko estrategiak”

Beazek startupei zuzendutako gida bat argitaratu du, koronabirusaren inpaktuari aurre egiteko estrategia batzuk planteatzeko. Finantziazio-bide berriak bilatzea, dibertsifikazioaren alde egitea, bezero berriak erakartzea eta fidelizatzea, edo taldea indartzea dira, besteak beste, jasotzen dituen iradokizunetako batzuk.

COVID19ren ondorio ekonomikoetako bat enpresek erabakiak hartzen zituzten testuinguru egonkor samarra aldatu izana da. Krisiaren eraginak hainbesteko ziurgabetasuna sortzen du, batez ere startupetan, non lehenengo eta behin bururatzen dena b izirautea baita. Adituen iritziek, hala ere, azpimarratu dute garrantzitsua dela ikuspegiz hartzea eta krisi hau “gertatuko den” gertakari puntual gisa hartzea.

Halaber, aho batez uste dute ekosistema ekintzailea prest dagoela erronkari erantzuteko, eta startupek berrikuntza eta erreakzio-gaitasun azkarra dutela ADNan. Inoiz baino gehiago tokatzen da “arin baina gogoetatsu jardutea” (Jesús Mejías, Fundación Innovación Bankinter), “Eta epe luzera begira zure konpainia eraikitzeari ez uztea” (Samuel Gil, JME Ventures).

Inork ez du esaten erraza izango denik, baina neurri egokiak hartuz gero, startup asko oztopoak gainditzeaz gain, indartuta atera ahal izango dira. “Bost urtean, koronabirusaren harira sortutako startup handiak ikusiko ditugu”, uste du Miguel Arias Telefonicako Ekintzailetza zuzendariak.

Beazek lanean jarraitzen du Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta ekintzaileei laguntzeko. Gida hau beste baliabide bat da, hainbat erakundek enpresei laguntzeko abiarazi dituzten laguntza-neurriak ere bildu ditugu, eta ideia berriak lantzen ari gara. Gure talde teknikoa zuen esanetara dago, inoiz baino gehiago gure laguntza izango duzue!

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA