Infobeaz

SOSA-Bizkaia: 2019ko deialdian aukeratutako enpresak

Badakigu zein izango diren SOSA-Bizkaia. programaren 2. deialdian aukeratutako enpresak. Lehenengo aukeraketaren ostean eta proiektuak aurkezten bi egun eman ondoren, B-Lab Gastronomic, Berba Translations, Finanhub, Karma Technologies, Lugfy Services Spain, Stoor eta Testualia e-learning izango dira Bizkaiaren eta Tel Aviveko ekintzailetza-nodoaren artean zubiak ezarri dituzten 6 startupen  txanda hartuko dutenak.

Bi dira epaimahaiaren iritzian eragin gehien izan duten irizpideak: proiektuak esparru teknologikoetan lan egiten duten startupen aldeko ekosistema batean kokatzea, eta enpresa bakoitzaren garapen-fasea.

Aukeratutako zazpiak Tel Avivera joango dira otsailaren 10etik 17ra. Aste horretan, SOSAko coworkingean lan egingo dute eta, bertan, lantegiak eta bestelako ekitaldiak egingo dituzte, ekosisteman azkar murgiltzeko.

Era berean, teknologikoki aurreratua den merkatu bat ezagutzeko aukera izango dute, non 300 multinazional global baino gehiago dituzten I+G zentroak, tartean IBM, Intel, HP, Google, Apple, Facebook edo Microsoft.

Dagoeneko esperientzia bizi izan dutenek “The startup city” izenez ezagutzen den hiri baten dinamismoa nabarmentzen dute, Silicon Valleyren atzetik high-tech enpresa gehienak biltzen dituena, eta harreman interesgarriak ezartzeko erraztasuna, betiere jarrera proaktiboa badago.

 

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA