Infobeaz

Netaphorak SIS softwarea aurkeztu du

sis1Maiatzaren 7an Netaphorak SiS enpresa-softwarea aurkeztu du Bizkaia Sortzailea gunean. Datuak bildu, kudeatu eta eguneratzeko online tresna da, enpresa eta erakundeei aukera ematen diena euren negozio-informazioko sistema propioa diseinatzeko eta erraz kontrolatzeko.

Erakustaldi praktikoa egin zen eta bertaratutako pertsonetariko batzuek parte hartu zuten. Gainera, topaketa horretan ezagutu dugu zer nolako esperientzia izan duten dagoeneko SIS softwarea erabiltzen duten bi enpresak (Aveq-Kimika eta Kriptologia Zentro Nazionala) eta Netaphoraren lankide estrategikoak diren bi enpresak (Arsys eta Nextel).

SIS softwarearen proiektua BEAZen eta Bilbao Ekintzaren laguntzaz garatu da.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA