Infobeaz

Provider enpresa-ideia lehiaketako finalistak

Badakigu zer 10 proiektu igaro diren Provider enpresa-ideia lehiaketaren finalera. Programa Bizkaiko Foru Aldundiak eta Tknika sustatzen dute, Lanbide Heziketan ekintzailetza teknologikoa bultzatzeko.

Argiak, Beitxu, Biometrics, Birziplastic, Electroprinter, Eusko Blockchain, Paku, Reality State, Rio Brand eta Sensory taldeak izango dira lehiaketan parte hartuko dutenak eta baloraziorik onena duten bi ekimenek jasoko dute saria: 1000 € beren proiektua garatzeko eta 6 hilabeteko egonaldia BIC Bizkaiko Ekintzailetza Aretoan.

Konfinamenduak hautaketa prozesua aldatzera behartu du, eta finalistek bideo bat bidali behar izan dute beren proiektuak azaltzeko, apirilaren 28ko 12:00ak baino lehen. Maiatzaren 21ean emango da jakitera epaimahaiaren erabakia.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA