Infobeaz

Proiektuak CDTI, Enisa eta Eusko Jaurlaritzarekin kontrastatzen

“Goiz bat inbertitzen dugu denbora asko aurrezteko”, horrela laburbildu zuen maiatzaren 29an Beazen burutu zen “ETEak eta finantzazio publikoa” jardunaldian parte hartu zuen startupetako batek egun bakarrean finantzazioa eskaintzen duten erakundeetako hirurekin –CDTI, Enisa eta Eusko Jaurlaritza– egoteko aukera izateak esan nahi duena.

Denbora eta beren lehen urratsak egiten dituzten enpresentzat gauzak erraztea izan zen iaz bilera honen lehenengo edizioan gehien baloratu ziren alderdietako bat. Aurten beste iritzi bat daukagu erantsteko: “banakako elkarrizketa maisu-klase bat bezalakoa izan da”.

Izan ere Alberto Moratiel, Enisakoa; Luis Maeso, CDTIkoa; eta Agustín García, Rosa Murillo, Ignacio Beltrán eta Roberto Pérez de San Román Eusko  Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailekoak, beren finantzatze-bideak Beazek bultzatzen dituen ekintzailetza-proiektuetan txertatzen ahalegintzeaz gain, apur bat harago doaz, bideak eta kontaktuak iradokiz, eta hori jardunaldiak utzi duen oroitzapen handienetako bat da.

Jardunaldia Beazko Finantziazioa – Dirulaguntza mapa zerbitzuak bultzatzen du; izan ere haren zeregina zuzenean kudeatzen ditugun dirulaguntzez gain osagarriei buruz ere informazioa eta aholkularitza ematea da eta zuen zerbitzura daukazue urte osoan.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA