Infobeaz

“ETEentzako Labo-Talentua” programa: STEM talentuaren kudeaketa lehiakortasunaren palanka gisa

Talentuarekiko konpromisoa” estrategiaren esparruan, Ekonomia Sustatzeko Sailak, Bizkaia Talent-en bitartez, beste gaikuntza-programa bat abiarazi du, ETE-ei STEM talentua kudeatzen laguntzeko.  Izena emateko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.

“ETEentzako Labo-Talentua”  ekimena Bizkaiko hamabi ETEren artean diseinatu da, eta klusterren, enpresa-erakundeen, prestakuntza-zentroen, enpresen eta Beazen babesa du.

Hamabost ETErentzako pentsatuta dagoen doako programa bat da eta hiru saiotan banatuta dago, guztiak ere esperientzian, lankidetzan eta praktikan oinarrituak. Saiook BIC Bizkaian egingo dira, otsailaren 28an eta martxoaren 12an eta 21ean, goizeko 09:30etik 12:30era.

Saio horietan, lan-merkatuaren joerez hitz egingo da, jardunbide egokien adibideak ezagutuko dira, STEM talentuaren kudeaketak dituen erronkak eta aukerak identifikatuko dira eta ibilbide-orri bat diseinatuko da, parte hartzen duten ETEei lehiakortasun-palanka hori estrategikoki lantzen hasteko aukera emango diena.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA