Infobeaz

Prestaekin: nondik hasiko naiz nire on-line presentzia lantzen?

somano-prestaekin

Galdera hau eginez eman zion hasiera Nacho Somalok irailaren 21ean Beazen Ekintzaileentzako Merkaturatze eta Marketin digitalari buruzko hitzaldiari,  Prestaekin programaren barruan.

“Ez dago marketin kanpaina onik edo txarrik, ondo edo txarto gauzatzen direnak baizik” adierazi eta gero, Somalok enpresa batek digitalizatzea erabakitzen duenean aintzat hartu behar dituen arazo guztiak jorratu zituen:  Zer lortu nahi dut? Noizko? Zein da helburuko publikoa? Zenbat diru inberti dezaket, etab.

Besteak beste metrika, tresna, plataforma eta gizarte sareez hitz egin zuen eta argi utzi zuen galderarik garrantzitsuena “Zergatik niri? dela, edo norbaitek zure enpresan dirua gasta dezan arrazoia bilatzea.

Prestaekin programako hurrengo saioa urriaren 19an izango da eta bertan Iñigo Artamendik enpresen balioztapenaz (Venture academy) hitz egingo digu.

Save

Save

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA