Infobeaz

Prestaekin 2019, zure enpresa finkatzeko prestakuntza

Berriro dator Prestaekin programa. Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa sortu berrien eskura jartzen ditu beren hazkunde eta finkatzerako funtsezkoak diren ezaguerak. Prestatzeko beste aukera bat da eta izena eman dezazun animatzen zaitugu.  

Programa 2017 eta 2018ko Enpresa berritzaile berriak sortzeko programan laguntzaren bat jaso duten sustatzaile eta enpresentzat eta foru inkubagailuren batean proiektua lantzen dutenentzat pentsatuta dago. Berebiziko interesa duten enpresek eta aurreko edizioan prestakuntza osatzerik izan ez dutenek parte hartu ahalko dute.

Zazpi hilabetetan hainbat arlotako profesionalek beren jakintza partekatuko dute. Otsailetik urrira, udan izan ezik, hilero asteazken goizetan modulu teoriko-praktikoa emango da Beazen. Hurrengo egunean, nahi dutenak gainera taldekako tutoretza saio batean egon ahalko dira.

Moduluen %80 osatzen dutenek agiria jasoko dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA