Infobeaz

PQC: ON Bizkaia nazioartekotze saria

Bilboko ingeniaritza eta arkitekturako aholkularitza-bulego hau datuen prozesurako zentroen azpiegitura elektromekanikoak garatzen espezializatuta dago. Estatuko merkatuan lanean 15 urtetik gora bete ondoren, PQCk nazioarteko presentzia handitzea erabaki zuen. Txile, Mexiko eta Miamin merkataritza-zabalkunde prozesuei ekin zien eta gaur egun errotuta dago bertan.

2013an lehenengo lanak egiten hasi zen Perun, TelefĆ³nicaren eskutik; geroago Kolonbian ere proiektuak burutuko zituen. 2017ko amaieran sari bikoitza jaso zuen Latinoamerikan garatutako data center proiekturik onenak errekonozitzen dituzten Latam Awards sarietan.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=N4wJvaUJgtk&w=800]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA