Infobeaz

PlayStation Games Camp Bilbaoren edizio berria

Datorren azaroan PlayStation Games Camp Bilbaoren beste deialdi bat zabalduko da. Ekimen horrek hiru estudio txiki edo gazte garatzaileri aukera emango die 210 hilabetez beren proiektuan lan egin dezaten, Sony Interactive eta Beazko pertsonalaren zuzeneko tutoretza eta eta laguntzarekin. Bidearen amaieran, haien jokoa PS4n argitaratzea eta enpresa legez sortzeko aukera.  

Hauxe izan zen Games Camp Bilbao aurkezteko egin zen prentsaurrekoan iragarri ziren albisteetako bat, Play Station Talents programaren baitan garatzen ari diren errealitate birtualeko 4 jokoak ezagutarazteko egindako jiraren barruan.

Ekitaldian, Ainara Basurko, Beazko zuzendariak, Bizkaiko Foru Aldundiak sormen-sektoreei eskaintzen dien laguntza, Bizkaia Sortzailea programaren gakoak eta bideo-jokoei dagokienez dauden emaitza konkretuak (18 proiektu onartuta, 8 M €ti  gorako fakturazioa aurreikusita). Azaldu zuenez, “Programaz gain, sektorea laguntzeko bestelako ekintzak daude, PlayStation bezalako enpresa eragile batekin elkarlanean aritzea esate baterako, garapen teknikoaz gain bideo-jokoen merkatuan sartzea ahalbidetzen duena”.

Roberto Yeste, PlayStation Talents-eko arduradunak, PlayStation Iberiak duela bi urte tokiko edukien garapena bultzatzeko abian jarri zuen programa honen estrategiaren xehetasunak azaldu zituen eta, iragarri zuenez, arrakastaren ondorioz Europan eta estatu batuetan erreplikatuko dute.

Programaren barruan zenbait ekimen daude (sariak, itunak…), besteak beste zenbait hiritan Games Camp-ak zabaltzea. Madrilen ostean, Aldundiak eta Sony Interactive Entertainment-ek sinatutako hitzarmenari esker, duela zenbait urte Bilbo aukeratu zuten bigarren egoitza kokatzeko. Horri buruz, Yestek adierazi zuenez, “Bizkaia-n benetan talenturik egongo ez balitz ez ginateke hemen egongo”.

Talentua ordezkatzeko garatzaileen 6 estudio egon ziren, PSk errealitate birtualeko jokoetan lan egiteko aukeratutakoak – Tessera Studios, Wildbit, Animatoon eta Bilboko Relevo Videogames-, eta lehen Games Camp Bilbaon dauden Coven Arts eta Kaia Studios . Pozarren azaldu zituzten beren jojoak denek eta aitortu zutenez, “estudio txikiei atea zabaltzen dieten ekimenak erabakigarriak dira sektorearentzat”.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA