Infobeaz

Parte har ezazu taldekako mentoring saio batean: epea zabalik

Azaroaren 9ra arte zabalik egongo da epea Bizkaia Mentoring Network-ek Beazen azaroaren 29an antolatuko duen bigarren taldekako mentoring saioan izena emateko.

Deialdia zabalik dago 10 langiletik behera dauzkaten ETEentzat eta 10 urte baino gutxiagoko startupentzat, baldin eta hazteko aukera handia daukan proiektu bat badaukate.

Hautatutakoek aukera izango dute proiektu hori hainbat profiletako lantalde baten aurrean aurkezteko: teknikoa, finatziazkoa, estrategikoa… eta berehala hausnarketak jasotzeko, esperientzian oinarrituta.

Beazen uriaren 18an egin zen lehenengo saioan parte hartu zuten bederatzi enpresek, mentore-taldeak eta Bizkaia Mentoring Networkeko teknikariek oso lagungarritzat jo zuten.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA