Infobeaz

Osasen Sensores-ek AEMPSren osasun produktuen lizentzia lortu du

Mugarri garrantzitsua BIC Bizkaian kokatuta dagoen Osasen Sensores startuparentzat, izan ere AEMPSk aurretiazko osasun lizentzia eman dio OSAXYL® fabrikatzeko, laktosaren intolerantzia detektatzeko sistema berritzaile bat. 

Osasen Biolan-en spin off bat da, 2014an sortua, osasun sektorearentzat biosentsoreak garatzen espezializatua, eta horren barruan, diagnostiko arinaren arlora zuzendutako medikuntza-gailuetan.

Haren ezaugarrien artean aipagarria da enpresak I+Gari ematen dion garrantzia eta, erronken artean, merkaturaketa, horregatik garrantzi handikoa da lizentzia lortu izana.

Osasun sektorean dagoen arautze zorrotza gainditzea eta OSAXYL® fabrikatzeko baimena lortzea funtsezko urratsa da produktua merkaturatzeko, “laktosa jasaten ez duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea ahalbidetuko duena, diagnostiko eroso, arin eta erraza eginez eta osasun kostuak gutxituz”.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA