Infobeaz

MICOLET: STARTUP IBILBIDE 2020ko ON Bizkaia saria

2015ean, Bizkaiko hiru ekintzailek enpresa-proiektu bati forma eman zioten, sektore digitalean zuten esperientzia, modarekiko interesa eta kontsumitzaile gisa zuten ingurumen-kontzientzia uztartuz.  Horrelaxe sortu zen bigarren eskuko emakumezkoen arropa on-line saltzen zuen startup hau. Micoletek 50 pertsona enplegatzen ditu gaur egun, eta milaka erabiltzaile ditu, dagoeneko erabiltzen ez dituzten jantziak azkar eta prezio lehiakorrean saltzen dituzten emakumeak.  Micoletek transakzio bakoitzaren % 25 lortzen du.  Alemanian, Frantzian, Italian, Portugalen eta Erresuma Batuan jarduten du enpresak, eta 2020an sendo oratu nahi dio Poloniako eta Herbehereetako merkatuetan sartzeko helburuari.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA