Infobeaz

Mentoringeko Beaz zerbitzua – deialdi irekia

Beazen Mentoring zerbitzuaren deialdi berri bat ireki dugu. Parte hartu nahi izanez gero, izena emateko epea azaroaren 14ra artekoa da (14:00).

Zerbitzua sei urtera arteko antzinakotasuna eta hazteko potentzial handiko proiektuak dituzten enpresentzat pentsatuta dago, baldin eta beraien erronkak partekatu nahi badituzte

arlo giltzarrietan esperientzia eta ezagutza handiak dituzten pertsonekin, horrela enpresaren balioa handitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean eskalagarrienak diren 12ak hautatuko dira. Aurkezpenak entzun eta gero, Batzorde Aholkulariak erabakiko du zeintzuk izango diren mentoring zerbitzuaren edizio berrian egongo direnak.

Hautatuek 2023an hainbat lan indibidualeko saioetan parte hartuko dute talde aholkulariarekin batera, eta taldearen berehalako iritziak lagungarriak izango zaizkie eskalabilitate planak zehazteko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA