Infobeaz

MassChallenge-Biscay 2016: bigarren aukeraketa

masschallenge1Asteazkenen, otsailak 3, jakingo dugu zein diren MassChallenge-Biscay 2016 lehiaketaren hurrengo fasera pasako diren 20 startupak.

Hautatuek proiektuak aurkeztu beharko dituzte MassChallengeko ordezkariek eta bertoko ekintzailetza ekosistemako ordezkariek osatutako epaimahaiaren aurrean.

Bilera horretan (otsailaren 9 eta 10ean) erabakiko da zein izango diren Bostonera joango diren 10 finalistak,  MassChallengek erabiltzen dituen bizkortze-dinamikak astebetez jarraitzeko.

Egonaldiaren ostean hautatuak gertatzen diren Bizkaiko hiru startup finalaurrekoan lehiatuko dira mundu osoko 300 enpresarekin.

Astebeteko egonaldiaren ostean, hautatutako Bizkaiko 3 startup-ek mundu osoko beste 300 enpresarekin lehiatu beharko dira finalaurrekoan, ondoren hautatutako 128 startup-ek lau hilabeteko bizkortze-prozesuan parte hartzeko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA