Infobeaz

Lookiero: enpresen sorkuntza ON Bizkaia saria

Modaren sektoreko enpresa honek informazioaren teknologia berriak aholkularitza pertsonalizatuarekin lotzen ditu. Lookierok personal shopper taldeek denda fisikoetan eskaintzen duten zerbitzua erreplikatzen du eta bere on line bezeroen zerbitzura jartzen du plataforma baten bidez.

Horra sartzen direnek beren neurriak, gustuak, aurrekontua, etab. zehazten dituzte eta eskaria egiten dute. Zenbait egunen buruan kaxa bat jasoko dute, barruan 5 janzki eta izan daitezkeen konbinaketak dakartzana. 2016an jarri zen abian Espainiako eta Frantziako merkatuetan eta urte batean enpresa 16 langile izatetik 100 izatera pasa da eta 9 aldiz handitu du bere negozio-bolumena. 2018an finkatzeko eta merkatu berriak zabaltzeko faseari ekingo dio.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=t6HevTeF-s0&w=800]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA