Infobeaz

Lau euskal startup MassChallengeren munduko finalean lehiatuko dira

Asimob, KietoParao, Senstile eta Onena Medicines  MassChallengeren munduko finalean parte hartzeko aukeratutako lau euskal startupak dira. .

Martxoaren hasieran, hauek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako beste hamaika enpresa aukeratuak izan ziren MassChallenge Biscay programan Bostonen azelerazio programa trinko bat jarraitzeko.

Bidaia noiz egingo zain, 15ek sailkapen berri bati egin behar zioten aurre, “Pitch competition” telematiko bati, non beren proiektuak defendatu behar zituzten.

Horiek irabazteak Asimob, KietoParao, Senstile eta Onena Medicinesi MassChallengeko munduko finalera joateko bidea zabaltzen die, eta, horrela, lau hilabetez Israel, Mexiko, Erresuma Batua, Suitza edo Texasko egoitzetako batean lan egiteko aukera izango dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA