Infobeaz

Laguntzak – Innobideak-Kudeabide programa 2020

Innobideak-Kudeabide programan eskaerak egiteko epea zabalik egongo da irailean. Programa horrek enpresen lehiakortasuna indartuko duten kudeaketa aurreratuko metodologiak ezartzen laguntzen du, eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek batera sustatzen dute.

Laguntza hori jaso ahal izango dute erauzketa-, eraldaketa- edo ekoizpen-industriako jarduerak egiten dituzten enpresek, baldin eta 5 eta 49 langile artean badituzte. Horretarako, kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduko zaie.

Diruz lagun daitekeen egitateari dagokionez, halakotzat jotzen da enpresa eskatzailearen Kudeaketa Hobetzeko Ekintza Planean sartutako finkatze-proiektuen garapena, 2020an hasi eta 2021eko urriaren 1a baino lehen amaitzen direnak.

12.000 € arteko diru-laguntzak.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA