Abenduaren 11ra arte dago zabalik Ekintzaile programa eskatzeko epea. Programa horren helburua da pertsona edo enpresa ekintzaileei laguntzea BICen tutoretzapeko enpresa-proiektu berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak ontzen eta abian jartzen.
Eusko Jaurlaritzak sustatuta, SPRIren bitartez, diruz lagunduko diren proiektuak pertsona fisikoek edo eratu berri diren eta euskal BIC batek babesten dituen enpresek
zuzendu behar dituzte; Bizkaiaren kasuan, azken horiek Beaz, BIC Bizkaia eta BIC Bizkaia Ezkerraldea izango dira.
Programak bi laguntza-ildo aurreikusten ditu enpresa berrien bideragarritasuna, abiaraztea eta heltzea aztertzeko prozesu osoan zehar laguntzeko, jarduerak kokatzeko aholkularitza eta azpiegiturak erraztuz; era berean, enpresa-plana gauzatzeko beharrezkoak diren inbertsioen finantzaketarako sarbidea erraztea bilatzen du.
