Infobeaz

Laguntzak BFA – Azelerazio kuantikoko programa enpresentzat

2025 osoan zehar, Azelerazio Kuantikoko programa eskatzeko epea irekita dago; egitasmo hori aurreikusi da konputazioaren eta simulazioaren, komunikazioen eta zibersegurtasunaren, eta sentsorikaren eta metrologia kuantikoaren arloetan benetako negozio-erronkei aplikatutako teknologia kuantikoaren ikerketa industrialeko proiektuak babesteko.

Programa egoitza soziala edo fiskala duten eta gutxienez lantoki bat Bizkaian duten edozein sektoretako enpresei zuzenduta dago, baldin eta enpresak gutxienez 5 langile baditu.

Gehienezko aurrekontua 300 000 €-koa da proiektu bakoitzeko, eta gauzatan egingo da: talentu- eta ezagutza-zerbitzuak, eta plataforma eta azpiegituretarako sarbidea.

Laguntza hau Biqain, Bizkaia Quantum Advanced Industries estrategiaren parte da eta Lantiken bidez kudeatzen da.