Infobeaz

kabi 612 enpresa berritzaileentzako inkubagailuak 9 milioi inguru fakturatu du lehen urtean

kabi612cJoandako udazkenean ireki zituen bere ateak  Kabi 612 inkubagailuak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean; harrez gero, erakunde horrek jasotzen dituen 18 enpresek guztira 8.935.563 fakturatu dituzte eta 18 lanpostu sortu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako inkubagailu hau bio, mikro eta nano teknologien sektorean, teknologia garbietan eta manufaktura aurreratuen sektorean dago espezializatuta. Eraikinak % 83,87ko okupazioa zuen 2015eko apirilean, eta bioteknologiako 9 enpresa, mikroteknologiako 4, manufaktura aurreratuko 4 eta cleantech edo energia garbietako bat jasotzen zituen.

Gure herrialdean dauden enpresak sortzeko eta berrikuntzako prozesuak bultzatzea da zentro honen helburua, era horretako inkubagailu bat proiektu horiek azkartzeko tresna egokia dela konbentzituta, negozio berritzaileen aukerak, ekonomi jarduera eta enplegua sortzeko ahalmena dutenak, sortzeko eta hazteko osagai bakarrak elkarren artean lotuz..

Sustatzaileek eta star-up-ek, euren proiektuen arrakastarako euskarri legez, finkatutako enpresekiko eta berrikuntza-proiektuekiko zuzeneko solaskide bat izan dezaten ekosistema bat gauzatzea bilatzen du KABI 612k. Zeregin horretarako, bere erabiltzaileei eskaintzen dizkie bideragarritasun-planak eta prototipoak, zerbitzu zientifikoak eta aholkularitza teknikoa, eta laguntza finantzaketaren bilaketan, transferentzia teknologikoan, coaching/mentoring, zabalkunde eta networking-ean eta trebakuntza espezializatuan.

Gainera, erakunde ofizialen, enpresa-sektorearen, prestakuntza-erakundeen, LHko zentro-sarearen, hornitzaile estrategikoen, adituen, inbertsiogileen eta zientzia eta teknologiaren arloetako eragileen arteko itunak sortu eta sortzeko lan egiten du.

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA