Infobeaz

Irrati-egunak Beazen

Otsailaren 13an Irratiaren Munduko Eguna ospatu zen eta  zenbait irratik beren saioak zuzenean eman zituzten Beazko Bizkaia Sortzailea gunean. 

Ainhoa Larrazabal (Bizkaia Irratia), Roberto Forcén eta Irune Elorriaga (Onda Cero), Javier Vizcaino (Onda Vasca), eta Azul Tejerina (Radio Bilbao) kazetariek Beazen egin zituzten beren goizeko irratsaioak.

Saioetan une honetan dinamizatzen ari garen zenbait ekimen plazaratu zituzten  -MassChallengeBiscay, CIC Boston, PlayStation GamesCamp Bilbao Bizkaia- eta elkarrizketa egin zieten Imanol Pradales diputatuari, Ainara Basurko gure zuzendariari, eta zenbait ekintzaileri: Edurne Santamaría (Bivac 8), Jonathan Larrinaga (Hunters of Magic), Santos Laserna (Teslec Norte), David Yugueros (Geisher), Maria Erkoreka (OneExpert), Leire Atxa (Noismart), Ángel García Martín (StemTek Therapeutics), Josu Trebolazabala (Zenat International), eta Urtzi Jauregibeitiari (Tellmewow).

Esperientziaren balantzea oso ona izan da alderdi biontzat: guretzat eta enpresentzat egiten dugun lanerako bultzada delako eta hedabideetan zabaltzen delako; prentsarentzat Beazen ikusi zuten “ezagutza, arte, etorkizun, gaztetasun eta proiektuekin” (Roberto Forcén) harrituta gelditu zirelako eta, Javier Vizcainok Twitter-en adierazi zuenez, asko ikasi zutelako.

 

 

 

 

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA