Infobeaz

Interreg POCTEFA Drive INML programa abiaraztea

Europako proiektu berri bat abian da, oraingo honetan Interreg POCTEFA programaren esparruan. Bizkaia, Katalunia, Midi-Pyrénées eta Andorra elkartu ginen ezkutuko enpresa txapeldunak aztertzeko. Drive INML proiektua da, International Niche Market Leaders. 
Agència per a la Competitivitat de l ‘Empresa (ACCIÓ) buru duen partzuergo batek (Beaz, BIC Crescendo eta Andorra Desenvopament i Inversió enpresek osatuta) mugaz gaindiko ezkutuko enpresa txapeldunek zer aldagai eta patroi komun dituzten aztertuko du.

Ez da hori proiektuaren helburu bakarra. Drive INMLren bidez, azken batean, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko estrategia berriak garatu eta aplikatu nahi dira, bereziki nazioartekotzeko. Era berean, tokiko ekonomiaren eragile diren mota honetako enpresentzat berariazko laguntzak sortzeko oinarriak ezarri nahi dira.

Aldundiak bultzatzen duen Bizkaiko ezkutuko DRIVE Txapeldunen proiektuak aukera ematen zigun beren sektoretik kanpo oharkabean pasatzen diren konpainia horien ezagutzan sakontzeko, nazioarteko merkatu-nitxoetan liderrak izanagatik ere. Enpresa txiki eta ertainak dira, industria soiletan zentratzea eta beren barne-merkatuen mugak murritzak izatea kanpoko jarduerarekin orekatzen dituztenak. Merkatu zorrotz edo arriskutsuetan sartzen diren enpresak dira, beren tamainak iradokitzen duena baino kuota handiagoak erdietsiz eta ekonomiaren benetako aktore mundial bihurtuz.

Kalkuluen arabera, Europan 1.000 enpresa baino gehiagok betetzen dute profil hori. Drive INML proiektuak -2020/2022- hobeto ezagutzeko aukera emango digu.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA