Infobeaz

Ingeteam eta Tecuni, protagonistak Bizkaia Open Future_ erronka berrietan

Bizkaia Open Future_k bi erronka berri plazaratu ditu Berrikuntza Irekiko bere Programaren barruan.  Oraingo honetan enpresa erreferenteak Ingeteam eta Tecuni dira. Ekintzailea, startup, ETE edo 4.0 industrien teknologietan oinarritutako konponbideak garatzen lan egiten duen antolakundea bazara eta erronka bietan erantzun berritzaileak  proposatu nahi badituzu, urriaren 9a arte duzu epea. 

Teknologia berriek nola prebenitu eta jokatu ahal dute informatika sistemetara sartzeko segurtasunean iruzurrari dagokionez?, horixe da Ingeteamek ezarri duen erronka.   Enpresaren segurtasun sistemak eraginkorragoak izatea lortu nahi du.

Tecuniri dagokionez galdera da: Nola lagun dezakete teknologia berriek udalerri bateko argiztatze publikoko inbentarioa egiten? Oraingo honetan helburua luminaria kolektiboen informazioa eta datuak jasotzerakoan eraginkortasun handiagoa lortzea da.

Erronka berriak bi fasetan antolatzen dira: lehenengoan Bizkaia 4.0 Immersion Trip-en parte hartuko duten 5 eta 10 proiektu bitartean aukeratuko dira, eta bigarrenean proposamen irabazlea eta, kasua  balitz, proiektu finalistak aukeratuko dira.

Sari bezala proiektu irabazleek konponbidearen egiazko pilotua egin ahalko dute enpresa erreferentean, honek ordainduta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dute, ekonomikoa edo espezietan, eta Enpresa berritzaile Berriak Sortzeko diru-laguntzen foru programaz eta Bizkaia Open Future_ko Bizkortze programaz baliatzeko aukera izango dute.

[youtube https://youtu.be/iXMZTFDHmAQ&w=400]
[youtube https://youtu.be/diI8AqHtoR4&w=400]

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA