Infobeaz

I+G+b jardueren fiskalitatea, finantzatzeko beste bide bat

Ikerkuntza eta garapen eta berrikuntza teknologiko proiektuak egiteagatik ematen diren zerga pizgarriak kontuan hartu beharreko finantza-tresna dira. Alternatiba interesgarria da I+G+b proiektu bat hasi nahi duten eta laguntza ekonomikoaren bila daudenentzat eta baita beren hornitzaileen maila teknologikoa hobetu nahi dutenentzat ere. Bizkaian enpresen berrikuntza bultzatzeko beste era bat, Sozietateen gaineko Zergan egiten diren kenkarietan oinarrituta, gakoa bi enpresaren arteko elkarlanean duena: proiektu berria garatzen duena eta finantzatzen duena. Bion artean -zerga kalifikaziorako aurretiazko txostena egiteko Ogasun eta Finantza Sailak baimendutako erakunde legez- Beaz dago. Txosten lotesle eta doanekoak egiten ditugu eta prozesuaren xehetasun eta aukerez aholkularitza ematen dizugu. Gure laguntza izango duzu!

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA