Infobeaz

Hermeneus-en proiektu batek Europar Batasunaren errekonozimendua jaso du

Europar Batasunak Hermeneus Worldek garatu duen mercado47 udal plataforma hautatu du denda txikien berpizte eta modernizazioa bultzatzeko jokabide on bezala eta, horrenbestez, Europa osoko erakunde eta merkatarien artean banatuko den online gidan gertuko da. 

Gidaren barruan 20 jokabide eredugarri egongo dira (200 artean aukeratuta) eta proiektu handiago baten barruan dago, izan ere helburua denda txikien arazoak aztertzea eta teknologia digitalek eta merkataritza elektronikoak berritzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertu nahi ditu.

mercado47.com Bizkaiko Hermeneus World enpresaren ekimena da eta Madrilgo Udalaren babesa du, denda txikiei interneten bidez produktuak sustatu, saldu eta banatzeko tresnarik onena eskaintzeko asmoz..

Zerbitzu honek herritarren eskura jarri du tokiko denden eskaintza klik bakarrean eta kontsumitzaileei aukera ematen die produktuak zuzeneko salmenta-sistema  etiko baten bidez eskuratzeko, bitartekorik gabe. Enpresa txikiek osorik kobratu ahal dituzte beren eskarien zenbatekoak, marjinak handituz eta online sustatzeko.

Hermeneus World enpresak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beazen laguntza du.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA