Infobeaz

HEBEren III.DSK jardunaldia

hebe1Lehenengo urteurrenarekin batera, III. DSK (Diseinatu / Sortu / Komunikatu) jardunaldia antolatu zuen HEBEk Bizkaia Sortzailea Gunean; jardunaldi horretan beren bildumak aurkeztu zituzten Antxia, Kim Bodenski eta Ana Olazabal sortzaileek, eta modaren zenbait arlotako beste zortzi gaztek beren proiektuak azaldu zituzten minutu eta erdian. Topagune horretara jende asko hurbildu zen eta komunikabideetan islatu zen; izan ere, erruz bete zuen Komunikatzeko helburua, funtsean ideiak partekatzeko eta harremanetan jartzeko abagune ezin aproposagoa izan baitzen harako hura.
Urte beteko jardunean, Kazetaritza, Publizitate eta Harreman Publikoen arloko lau ikaslek komunikazioa ardatz delarik Euskadiko moda-diseinatzaileen harrobiari laguntza emateko sortu zen HEBE izeneko plataformaren ekimen honek –‘Zitek’ ekintzaileen programatik sortu denak– sektorearen babesa jaso ez ezik, ekintzaileen arloaren laguntasuna ere bereganatu du, Junior Enpresen Sari Nazionala ere eskuratu baitu.

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA