Infobeaz

GUIVISA: 2020ko BERRIKUNTZA proiektuaren Bizkaia ON saria

1949an sortu zen Guivisa, eta altzairu moldekatuaren galdaketan garatzen du bere jarduera nagusia.  Enpresa gisa, gaitasun eta malgutasun produktibo handiagatik nabarmentzen da.  Bere historian ohikoak dira produktu eta merkatuen aldaketak eta txandakatzea.

Bere know how-ak lagunduta, enpresak egokitzen eta berrikuntza-prozesuak txertatzen jakin du.  Horixe da haren azken proiektuaren kasua.  2010eko krisien ondoren, Guivisa 4.0 industriara bideratu da.  Orduan, galdaketaren sektorean teknologia berritzailea ezartzea erabaki zuen, kostuak eta denborak nabarmen murriztea ahalbidetuz; horrek, gainera, berekin ekarri zuen enpresak hazkunde- eta espezializazio-estrategia berri bat abiaraztea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA