Infobeaz

Gazte ekintzaile kultural eta sorkuntzaren arlokoentzako plataforma europarra

UE-educación y culturaEuropako Batzordeak EBko organismo publiko eta pribatuentzat den deialdia egin du kulturaren eta sorkuntzaren arloan hala EB osoan nola beste herri batzuetan aktibo dauden gazte ekintzaileen sare guztiak integratuko dituen plataforma birtual bat garatzeko. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 15era arte da.  Integrazioaren helburua ez ezik, plataforma berri honek esperientzien elkar trukatzea sustatu behar du, ekintzailetasuna eta berrikuntza sustatu behar ditu eta mugaz haraindiko eta nazioarteko ekimenak lagundu behar ditu. Proiektu hau industria kulturalak eta sorkuntzazkoak bultzatu nahi dituen erkidegoaren estrategiaren barruan sartzen da eta, aldi berean, EBren kanpoko harremanek dimentsio kulturala izatea lortu nahi du.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA