Infobeaz

Fundación Solidarters: gizarte ekintzailetza eta berrikuntzako ON Bizkaia saria

Fair Saturday Bilbon sortu zen 2014an, mundu zuzenago bat sortzeko arte eta kulturaren ahalmena errebindikatzen duten gazteek bultzatuta. Horretarako bultzatzen duten mobilizazioan —urteko kontsumo egunik handiena den Black friday-ren biharamunean— artistek eta kultura erakundeek ekitaldi baten bidez gizarte proiektu banari laguntza ematea nahi dute.

Nahikoa dira 2017ko datuak jendea erakartzeko daukaten gaitasuna erakusteko: 500 ekitalditik gora, munduko 112 hiritan burutuak, 213 gizarte proiektu lagunduta, eta ia 8500 artista parte hartzen. Kopuruen arrakastaren atzean lantalde baten konpromisoa eta ahalegin handia daude, bere helburuak argi edukitzeagatik eta bere koherentziarengatik nabarmentzen dena.

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=FPBr5_qEGsc&w=800]

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA