Infobeaz

Fair Saturday, kultura asteburu mamitsu eta solidarioa

Fair SaturdayAzaroaren 28an 40 hiri baino gehiagotan Fair Saturday, burutuko da, Bilbotik Solidarters Fundazioak bultzatzen duen parte-hartzeko kultura mugimendua, arte eta kulturaren bidez mundua aldatzeko egun bat baliatzea proposatzen duena. 
Ez da une jakin bateko ekimena, iraunkorra izan nahi du, urteroko azaroaren azken larunbatean -Black Friday eta Cyber Monday bezalako hitzordu komertzialen artean- artea, kultura eta bere protagonistak gizartearen erdigunea bihur daitezen.

Mugimendu honek, halaber, gizarte konpromiso handia du eta antolatutako ekintza guztiek 100 baino gehiago EKE eta gizarte proiekturi emango diote laguntza.

Enpresek, artistek, EKeek, herritarrek, sustatzaileek, kultura guneek, erakundeek eta hedabideek bat egin dute mugimendu honekin eta asteburuan denok parte har dezagun espero dute.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA