Infobeaz

AzPlay 2016: zeure proiektua bidal dezakezu!

azplayAbian dago jada Azkuna Zentroak antolatzen duen  AzPlay Bideo-joko Independienteen Nazioarteko  Lehiaketaren zazpigarren edizioa. Proiektuak aurkeztu nahi dituzten pertsonek irailaren 30a arte dute izena emateko epea. Urriaren 17an jakinaraziko da zein diren hautatutako finalistak.

AzPlay eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Sei urte hauetan 500 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 175.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

AzPlayk 5.000 euroko bost sari finkatu ditu kategoria hauetan: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideo-jokorik onena.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA