Infobeaz

Europar Batasuneko Eskualdeetako batzordeburuaren bisitaldia BIC Bizkaian

visita BICBizkaia:MarkkuMarkkulaMarkku Markkulak, EBko Eskualdeen Batzordeburuak,  BIC Bizkaia bisitatu du Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta Euskadin egiten ari den ibilaldiaren barruan, berrikuntza, jasangarritasun eta hiri eraldaketari dagokienez euskal politikak ezagutzeko. Halaber Hiri eta Herri Jasangarrien VIII. Europar Biltzarrean parte-hartzaileetako bat da.

Bere ikustaldian lagun izan ditu Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza sailburuordea;  Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapen eta Turismo zuzendaria; Mikel Anton, Eusko Jaurlaritzako Europar Gaietarako zuzendaria; eta Sofia de Orue, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Gaietarako idazkaria; Markkularen kabineteko kide Monika Kapturska-rekin batera.

Inkubategiaren gakoak, haren espezializazioa bio, mikro eta nano teknologietan, fabrikazio aurreratuan eta teknologia garbietan, eta haren ekiteko ildoak zehatz-mehatz azaldu dizkiote Markkulari. Halaber, BIC Bizkaian dauden Oceantec eta The Art of Discovery_ enpresen lana ikusi du.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA