Infobeaz

Bizkaia Lehiakorra proiektua

comarcal1
Bizkaia lehiakorra eta lurralde gisa orekatua eraikitzea da Bizkaiko Foru Aldundia lantzen hasi den “Eskualdeko Estrategia” programaren helburua.   Horretarako tokiko eta eskualdeko eragileekin elkarlanean eta ORKESTRA-Lehiakortasunerako Euskal Erakundearen laguntza teknikoarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen berri horren aurkezpena tokiko garapenean jarduten duten eragileekin egingo diren topaketetariko lehenean gertatu da, Bizkaiaren lehiakortasunaren arloan aurrera egiteko diseinatu den estrategiak, eskualdeen arteko ezberdintasunak kontuan hartze aldera, zenbait topaketa burutzea ezarri baitu.

Zona horietako bakoitzean eskualdeen lehiakortasuna hobetzeko lankidetza-prozesua abiaraziko da Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren eta bertako garapen-eragileen artean, BFAren eta zona bakoitzaren artean etengabeko komunikaziorako tresna bat sortzeko, zona bakoitzak enpresen lehiakortasunaren alorrean dituen erronkak zehazteko eta zona bakoitzean lantalde bana eratzeko, erronka horiek guztiok proposamen, proiektu eta jarduketarako egitarau zehatz bilakarazteko asmoz. Lantaldeak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko, Beazko eta tokiko garapen agentzietako teknikariek osatuko dituzte.

Gure lurralde-ezberdintasunari ekite aldera, Eskualdeko Estrategiak lehiakortasuna garatzeari dagokionez zenbait helburu partekatzen dituzten eskualde-multzoei dagozkien 4 zonatan banandu du lurraldea:

– Iparraldeko zona: Txorierri, Mungialdea, Eskuinaldea eta Uribe Kosta

– Ekialdeko zona: Busturia, Lea-Artibai eta Durangaldea

– Hegoaldeko zona: Nerbioi-Ibaizabal eta Arratia

– Mendebaldeko zona: Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri

Apirilean lehenengo bi bilerak burutu ziren Txorierri, Mungialde, Eskuinalde eta UribeKosta eta Busturia, Lea-Artibai eta Durangaldean.

 

, , , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA