Infobeaz

Fabrikazio aurreratuko eta digitaleko Berrikuntzaren Sari Nazionala 2022

Makina-erremintaren biurtekoan, aurten ere, Fabrikazio aurreratuko eta digitaleko Berrikuntzaren Sari Nazionala eman da. AFM klusterrak antolatzen du saria, Bilbao Exhibition Centre eta Beaz-en languntzarekin. 

Urte honetan 14 makina eta 13 enpresa lehiatu dira sariaren bost kategorietako bat eskuratzeko asmoz. Sarietako bat, gainera, berria da: startup berritzaileena.

Epaimahaia honako hauen ordezkariek osatu dute: Beaz, BIC Gipuzkoa, CDTI, Eide, Ergogroup, Ihobe, Mondragon Unibertsitatea, Osalan, Spri, Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Hauek izan dira emaitzak:

Zayer – Makina-erreminten berrikuntza saria
Nicolás Correa – Osagaien eta erreminten berrikuntza saria Aipamen berezia – Soraluce
Navantia – Fabrikazio gehigarriaren eta 3D-aren berrikuntza saria
SMARTPM– 4.0 kontzeptuak fabrikazio-sistema aurreratuetan integratzeko berrikuntza saria
CITD – Startup berritzaileenaren saria

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA