Gizarte Ekintza Sailak eta NTT Data nazioarteko enpresak, aholkularitza teknologikoko zerbitzuetan espezializatuta dagoenak, Socinfo Digital saria jaso dute, kategoria honetan: “IKT enpresen eta administrazio publikoen arteko kooperazioa”. Beazen BIOK! plataformaren bidez abiarazitako berrikuntza irekiaren erronkari esker saritu dituzte.
Erronka horren helburua honako hau da: mendekotasun-egoeran dauden pertsonak nahi gabe instituzionalizatzeko arriskua prebenitzeko eta minimizatzeko estrategiak identifikatzea, pertsona horien zaintza etxean egiten denean, beren bizi-kalitatea eta zaintzaile ez-profesionalena hobetzeko.
Finaleko proposamenak aztertu ondoren, Health & Social Care NTT Data ezagutza-linearen soluzioa aukeratu du epaimahaiak, zeina, analisi aurreratuan eta eredu prediktiboetan oinarrituta, aukera ematen baitu nahi gabeko instituzionalizazioa eragin dezaketen kausak eta arrisku-faktoreak modu eraginkorrean identifikatzeko eta horiei heltzeko. Gainera, tresnak ditu arreta-estrategia hobeak diseinatzeko.
Bizkaiko zaintza-ereduaren foru-estrategiari eta Beazen BIOK! plataformaren bidez bultzatutako berrikuntza ireki eta kolaboratiboari emandako beste aitorpen bat dugu Socinfo Digital saria.