Infobeaz

Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Saila: 2016-2019 aldirako estrategia

pradales3Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatua, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Batzordean agertu da eta, bertan, Sailak legegintzaldi honetan izango dituen lehentasunak azaldu ditu. Bost ardatz handitan antolatuko dira Sailaren lehentasunak. Horien artean daude kanporako proiekzioa, ekintzailetza, industria eta lehiakortasuna, talentua eta lurralde oreka. Hurrengo lau urteetako proiektu estrategikoen artean nabarmentzekoak dira, batetik, ‘Doing Business in Biscay’, inbertsioak eta talentua erakartzeko; bestetik, Energy Intelligence Center (EIC) delakoa, eta, azkenik, Bidesarean Plana, Bizkaiko eskualde guztietako bide sarea hobetzekoa

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA