Infobeaz

EIC Accelerator-i buruzko webinarra

Ekainaren 8an, Beazek EIC Accelerator-ari buruzko webminar bat antolatu du. Horizonte Europa programaren funtsezko tresna hau ETEetan eta startupetan inpaktu handiko proiektu berritzaile disruptiboak laguntzeko pentsatuta dago.

Bileran EIC Accelerator-en funtsezko alderdiak jorratu dira: enpresa onuradunak, finantzaketa erabilgarria eta eskaera- eta ebaluazio-prozesu berrituak. Horretarako, Europako programen koordinazioan espezializatutako aholkularitza-enpresa baten laguntza izan dugu.

Ikuspuntu praktikoa Saitec-ek eman du, EBko Ikerketa eta Berrikuntzako aurreko esparru-programan laguntza jaso zuten Bizkaiko enpresa-proiektuetako batek.

Webminarrak, gainera, tutoretza-proposamen bat aurkezteko aukera eman die hamar enpresari,  banakako aholkularitza izan dezaten. Halaber, EEN sareko euskal nodoak proiektuetan laguntzeko nazioarteko bazkideak bilatzen izan dezakeen rola gogoratu da.


Dokumentuak

BANTEC-en aurkezpena

Webinarren bideo osoa

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA