Infobeaz

Egizu bat emakumeen ekintzailetza programarekin – X ANDREkintzailea

Urriaren 20an hasiko da ANDREkintzailea programaren hamargarren edizioa. Emakumeek zuzendutako enpresak indartzeko sortutako proiektua da, eta zuk ere horrekin bat egin dezakezu.

ANDREkintzailea Ekonomia Sustazeki sailak sortutako ekimena da, emakumeen ekintzailetza errazteko eta emakumeek enpresa-sarean duten presentzia ikusarazteko.

Laguntza-programa gisa definitzen da, eta prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea. Praktikan, tailerrak dira -aurtengo edizioan urritik ekainera-, eta bertan, lidergoa, estrategia digitala edo kudeaketa komertziala eta ekonomiko-finantzarioa bezalako gaiak lantzen dira. Networking bilerak eta coaching eta mentoring saio pertsonalizatuak ere barne hartzen ditu.

Programa honetan parte hartzeko ezinbestekoa da eratutako eta alta emandako enpresa bateko kide izatea. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du oso-osorik, eta ez du kosturik parte-hartzaileentzat. Bilera gehienek bi orduko iraupena izango dute.

Bilbao Metrópoli-30k koordinatzen du programa, AED Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin eta Emakumeekin elkartearekin lankidetzan.

Informazioa: 94 415 86 85

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA