Infobeaz

EEN Sareak nazioartera zabaltzen laguntzen zaitu: hurrengo hitzorduak

banderasEEN Sareak laguntza ematen die ETEei EBn dauden negozio-aukerei ahalik eta etekinik handiena ateratzen. Horretarako zenbait zerbitzu erabiltzen ditu, besteak beste bazkideak bilatzeko bilerak antolatzea. Hurrengo hitzorduetako batzuk kontatuko dizkizugu eta, halaber, gogorarazi nahi dizugu Sarearen euskal Nodoak, eta berarekin batera Beazek, prozesu guztian lagunduko zaituztela, hasierako harremanetatik lege eta finantza gaietarako aholkularitzaraino.

EEN Sareak antolatuko dituen hurrengo ekitaldiak:

Martxoak 3: Creative Connexions, a Bridging Borders Event, Derry (Erresuma Batua). Gaia: zerbitzu eta produktu sortzaileak.

Martxoak 14 – 18: CeBIT Future Macht 2016, Hannover (Alemania). Gaia: IT, zirkuitu elektronikoak, aplikazio telematikoak.

Apitilak 5: Eurostars Match – ICT solutions for smart cities, Helsinki (Finlandia). Gaia: azpiegitura eta garraio teknologiak, mugikortasuna, errealitate birtuala.

Apirilak 20: conhIT Business Meetings 2016, Berlin (Alemania). Gaiak: E-Health, IT eta aplikazio telematikoak.

, , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA