Infobeaz

Diseinu Elkarteen III. Topaketa Nazionala

read-malagaEkainaren 11n eta 12an Diseinu Elkarteen 3. Topaketa Nazionalean parte hartuko dugu, Malagan. Diseinu Elkarteen Espainiako Sareak (READ) antolatzen ditu topaketa horiek, sektoreko protagonisten arteko aliantza sendotzeko eta diseinu onak dakartzan onurak erakusteko. BEAZekin batera, Design for Europe, MINECO, MNAD, Museo Picasso Málaga, CDTI, CADI eta Surgenia erakundeen ordezkariak izango dira topaketan. Halaber bertan izango dira Telefónica eta Cosentino bezalako enpresak, Arte Eskolen Konfederazioa, 1.000tik gora diseinatzaile profesional, eta Espainiako estatu osoko hamabost bat ikastetxe publiko zein pribatu eta unibertsitate.

READ sarea irabazteko asmorik gabeko erakundea da, Estatu mailako jarduera eta nazioarteko proiekzioa duena, diseinatzaileen komunitate nazionalaren koordinaziorako eta integraziorako sortua. Haren kideetako bat EIDE da, Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea, hain zuzen.

, , , ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA