Infobeaz

Digitalaren mugak zeharkatzen dituzten komunitateak sortu behar ditugu. Saioa Eibar, Solidarters

Saioa-EibarSaioa Eibar-ek Solidarters, proiektua zuzentzen du, arteari “funtzio soziala” itzuli nahi dion komunitatea. Artelanen salmentak sortzen dituen mozkinen zati bat gizarte proiektuetarako baliatzen du.  Solidarters KBI Digitalen barruan dago. 

Zein dira Solidartersen ezaugarriak?

Hurbiltasuna, artea jende orori hurbildu nahia, kultura gure baitan egon dadin saiatzea. Halaber, prozesu osoan gardenak izatea, denok jakin dezagula non erabiltzen den biltzen dugun dirua. zenbat daram GKE batek, zenbat guk, zenbat artistak… Gure helburua ez da honekin aberastea, baina lortzen badugu, proiektukide guztiok izango gara. Beste ezaugarri bat komunikazioa da, Solidarterseko kide guztiok komunikatu ahal izatea eta kulturaren zera zabaltzea.

Zein erronka/helburu daukazue epe laburrean? 

Komunitatea ezagutaraztea, alderik zailena delako. Ez dugu nahi soilik artistari jarraitu eta gustatzen zaizun ala ez esan, aldebiko komunikazioa egon dadin nahi dugu, eta horretarako finantzaketa behar da, tamaina handiko proiektua baita. Nolabait soilik artearena den Twitterra izango litzateke.

Digitala izateak zer dakar Solidartersentzat?

Gu digitalak sortu ginen eta arlo digitalean mugitzen den komunitate bati zuzendutako komunitate digitala gara. Komunitate legez gure helburua artea eta kultura mundu birtual honetara hurbiltzea da.

Nolakoa da zure ustez sormen-industrien bilakaera eta, horren barruan, ikus-entzunezko eta eduki digitalena? 

Bilakaera itzela izan da. Artistek sortzen onak izateaz gain hedabide digitaletan mugitzen jakin behar dute, community management, logistika… jakin behar dute. Zaila eta aldi berean polita da.

Zure iritziz, zein dira sormen-industrien sektoreko joera nagusiak?

Uste dut, aditua izan gabe, nolabait atzera-itzultze bat dagoela, baina osagai digitalarekin. Hau da, vintagea gustatzen zaigu, berriro ukitzen dugu larrua, natura, elkarrengana hurbiltzen gara… Joera horixe dela uste dut, digitalaren muga zeharkatzen duen komunitatea sortzea.

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA