Infobeaz

Design Corner 2014 lehiaketa

design-cornerUrtarrilaren 9an bukatzen da egun merkatuan dauden eta 2012ko urtarrilaren 1az geroztik merkaturatu diren produktuak diseinatu edo ekoiztu dituzten Bizkaiko enpresei eta profesionalei zuzendutako Design Corner 2014 lehiaketan izena emateko epea. Proposamen irabazleari urtebetez lagako zaio Alhóndiga Bilbaoko atarian dagoen Design Corner espazioa.

BiDC eta Bilboko Alhondigak EIDEren kolaborazioarekin bultzatutako ekimen honen helburua diseinu interesgarria eta nazioarteko merkatuan sartzeko aukerak dituzten tokiko produktuak bultzatzea da.

Aurkez daitezkeen produktuen gama oso zabala da: norberak erabiltzeko objektuak, altzariak, packaging, arropak, aisia, etab. Produktu mota baino garrantzitsuagoak dira dakarten berrikuntza kontzeptuala, gizartean sortzen duten erantzuna eta ekoizpenaren kalitatea.

Lotura honetan informazio gehiago eta eskaera formularioa eskuratu ahalko dituzu

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA