Infobeaz

Coworking Bostonen: esperientzia zorrotza eta eraldatzailea Bizkaiko startupentzat

Irailean Bizkaiko bost startup Bostongo Cambridge Innovation Center, CICera joango dira beren enpresa proiektua bizkortzera. GIK Live, Hobbiespot, IMG PharmaSaitec eta Vostok-ekin jadanik 18 enpresa izan dira aukeratuak Bizkaia International Startup Connection programan parte hartzeko.

Programa hori 2016an Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta CICek sinatu zuten akordioaren ondorioa da. Izan ere, haren bitartez lau urtetan Bizkaiko 24 startupek sei hilabetez egonaldia egin ahalko zuten ekintzaileen komunitate honetan, MITeko bi graduatuk 1999an sortua eta gaur egun 1000 enpresa sortu berri baino gehiagok osatzen dutena. 

Coworking honen garrantzia erakusteko haren inpaktu ekonomikoa aipa daiteke: 2 mila milioi dolar baino gehiago sortzea kapital-arriskuko inbertsioetan; 40 000 lanposturen sorkuntza, eta Massachusetts-eko kapital-arriskuko lau funtsu nagusiak erakartzea.

Aipagarria da ere CICen egon diren Bizkaiko enpresek egiten duten balorazioa, izan ere esperientzia zorrotz eta argigarritzat jotzen baitute, “zure ikuspegia nabarmen aldatzen duten horietakoa”.

Aitzindariak InnoprotAquadatQuarizmi AdTech eta Wimi5 izan ziren; ondoren Arrecife SystemsKuaderno SolutionsTeslec Norte, G Pon-Doctor, Solid Virtual SpainFit4bike eta StemTek Therapeutics joan ziren. Orain bidaia egingo dutenen txanda hartuz Fair Saturday eta Long 4 House joango dira 2019ko lehen seihilekoan, azken deialdia zabalduko den urtean.

 

, ,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA