Infobeaz

COVID-19ri aurre egiteko laguntzak premiaz izapidetuko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki  du, COVID-19ren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntza, diru-laguntza eta neurri guztiak presazko bidetik izapidetuko direla.

Ekimen honek, batez ere, itxita dauden sektoreei edo egungo egoerak gehien eragiten dien sektoreei egingo die mesede, pertsona fisiko eta juridikoei, bai eta mikroenpresei eta ETEei ere. Halaber, sektore horiei, mikroenpresei eta ETEei zuzenean eta egiaztatuta laguntzen dieten erakunde bitartekariei zuzendutako neurriak sartzeko aukera aurreikusten da.

Indarreko araudian aurreikusitako urgentziazko izapidetzeak aukera ematen du aurretiazko kontsulta publikoaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak ezabatzeko eta prozeduran aurreikusitako epeak erdira murrizteko.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA