Infobeaz

Turisberri, Bizkaiko Turismo-enpresetarako Berrikuntza zerbitzua

Beazek Bizkaiko turismo-enpresetarako berrikuntza zerbitzua abiarazi du. Turisberri deritza, eta bere helburua da haien negozioak eta jarduerak birpentsatzen laguntzea eta balio-proposamenetan berri dezaten sustatzea. Izen-ematea irekita abenduaren 20ra arte. 

Turisberri 5 fasetan egituratzen da, eta bost astetan zehar garatuko da, 2022ko urtarriletik aurrera. Banako lan-saioak eta enpresa partaide guztien taldekoak txandakatuko dira.

Lehenengoan ordubeteko topaketak antolatuko dira aholkularitza eta enpresa bakoitzaren artean, besteak beste, hurrengo hauek ulertzeko: negozioa, egungo errealitatea, beharrak, etab. Informazioa Value Proposition Canvas tresnarekin laburtuko da. Horrek bere balio-proposamena bezeroaren ikuspegitik aztertuko du.

Bigarren fasean, partaide bakoitzaren interes-eremuekin bat datozen erreferentziazko joerak eta ekimenak identifikatuko dira, etorkizuneko agertokiak definitze aldera. Hirugarrenean ondoz ondo bi jardunaldi egingo dira, bakoitza bi ordu eta erdiko iraupenez. Horietan enpresek batera jardungo dute ideia berriak sortzen. Laugarrenean berriz ere topaketa pertsonalizatuei eutsiko zaie. Etapa honen helburua da aurrerapausoak ematea proiektu berritzaileak eta epe labur eta ertainera egingarriak asmatzeko. Azkenekoari esker, emaitzak antolatu, laburtu eta multzoetan egituratuko dira.

 

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA