Infobeaz

Enpresa turistikoak digitalizatzeko: aukeratutako enpresak

Azaroaren 10ean Bizkaiko enpresa turistikoak digitalizatzeko zerbitzua abiarazi zen, lehenengo deialdian partaideak hautatu ostean. Besteak beste, honako hauek: Barrika Surf KanpBodega Berroja TxakoliHotel Boliña, JoanestoniaLeykaturNIS North Incoming ServiceNueva EuropaRomoturSolabela, eta Ur Nomade.  

Bilbomática softwarearen aholkularitza eta ingeniaritzarekin batera, ibilbide bati ekin diote haien digitalizazio-maila ezagutzeko, hobekuntza-arloak zehaztuko dituen diagnostiko pertsonalizatua izateko eta eraldaketa digitalerako ibilbidea batera diseinatzeko.

Sektoreko 16 konpainia eta Europa nahiz Amerikako 12ren artean duela gutxi egindako azterketaren arabera, turismo eta aisialdiko enpresa handiak digitalizazioaren buru dira, eta % 30 fase aurreratuan dago, gainerako sektoreetako % 10,8ren aldean.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren helburua da turismoan balio-kate guztiek eraldaketa digitalaren prozesua bizkortzea. Hortik abiatuta proposatzen da zerbitzu bat, modu erraz eta arinean, tokiko ETEak errealitate teknologikoaz jakitun izateko eta bilakatzeko.

Prozesu guztiak bi hilabete iraungo ditu. Dagoeneko informazioa jasotzeko elkarrizketak egin dira, eta une honetan diagnostikoaren lehenengo zirriborroan lanean ari da. Hori urtea amaitu baino lehen enpresekin partekatuko da.

,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA