Infobeaz

Bizkaiak handitu egin du enpresen berrikuntzarako laguntzen aurrekontua

Ekonomia  Sustatzeko Foru Sailak ekitaldi honetako aurrekontu zuzkidura 3i eta 2i programetan handitzea onartu du, Bizkaiko enpresetan berrikuntza bultzatzeko.

Berrikuntzako, nazioartekotzeko eta inbertsioko ekintza integralen bidez lehiakortasuna handitu nahi duten enpresei zuzeneko eta itzuli beharrik gabeko laguntzak ematen dizkien 3i programaren kasuan, 5 milioi euroko hasierako laguntzak 500.000 eurorekin indartu dira.

Berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko 2i planaren kasuan, hasierako 4,8 milioi euroko aurrekontuari 200.000 euro gehitu zaizkio.

Erabaki horren atzean, aurten bi programek 2020arekin alderatuta izan duten eskaeraren gorakada egon da ( % 20 3i-ren kasuan; % 11 2i-ren kasuan), eta horren ondorioz “enpresekiko eta Bizkaiko inbertsioarekiko eta berrikuntzarekiko konpromisoa” indartzeko erabakia hartu da.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA