Infobeaz

Bizkaia Orekan Sakonduz 2023 topaketa

Abenduaren 13an, BECeko atarian, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Beazek lurraldeko enpresen lehiakortasuna eta sustatzeko sortutako Bizkaia Orekan Sakonduz, BOS, topaketa egingo da. Izen-emateak.

Jardunaldian zehar, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia eta Ainara Basurko Sustapen Ekonomikoko diputatua BOS sarea osatzen duten 23 agentzia eta eragileekin bilduko dira.

Topaketa baliagarria izango da lankidetza lanarekin eta maila anitzeko gobernantzarekin duen konpromisoan sakontzeko, aurreko legegintzaldian lortutako emaitzen balantzea egiteko eta etapa berri honetan jorratuko diren hainbat erronka eta konpromiso aurkezteko.

Horrez gain, mahai-inguru bat izango da Bermeoko Udaleko, Meatzaldeko Behargintzako eta Errota Fundazioko ordezkariek euren esperientzia transmititzeko eta egindako lan batzuk aurkezteko.

 

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA